Albisteak

Zestoa Osasuntsu egitasmoko abenduko ekintzak aurreratu dituzte

Zestoa Osasuntsu programaren baitan, tailerra eta ibilaldia egingo dituzte datorren astean. Hileko lehen asteartetan egin ohi dituzte tailerrak eta ostegunetan, ibilaldiak, baina abenduko lehen astean zubia dagoenez, jarduerak aurreratzea erabaki dute. Horrez gain, Gabonen osteko lehen saioak urtarrilaren 11n eta 13an izango direla jakinarazi dute.

Azaroaren 30ean, asteartea, “Gorputzaren postura nola landu eta duen garrantzia bizitza osasuntsua mantentzeko” tailerra eskainiko du Mikel Irurek, arratsaldeko 17:00etan, jubilatuen tabernan. Abenduaren 2an, berriz, ibilaldia egingo dute. Goizeko 10:30ean elkartuko dira kiroldegiko atean eta Zestoa inguruan ordubeteko bueltatxoa egingo dute. Eguraldi txarra eginez gero, ordea, kiroldegiko frontoian egingo dute saioa.

Tailerrean parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute kiroldegiko harreran edo 943 147 942 telefonoan. Bestalde, antolatzaileek gogorarazi dute ekintzetan musukoa jantzita izatea derrigorrezkoa dela.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide