Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urtarrilean hasitako ikasturteak aurrera jarraitzen du Zestoa Osasuntsuko kideentzat. Ibilbide motz eta luzeagoak tartekatzen dituzte eta apirilerako jarrita dauzkate bi hitzordu. Aurrenekoa apirilaren 4anĀ izango da, ibilbide motza izango da berau, eta goizeko 10:30ean aterako dira kiroldegiko ataritik. Bigarrena, berriz, apirilaren 13an izango da. Ibilbidea hau nora izango den aste honetan zehar zehaztuko dute antolatzaileek, baina luzexeagoa izango dela aurreratu dute jada. Osteguneko irteera, goizeko 9:30ean izango da kiroldegiko ateritik aterata.