Albisteak

Zestoa Osasuntsuko hurrengo ibilaldia ostegunean izango da

Datorren ostegunean, otsailaren 5ean, Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan ibilbide motza egingo da. Parte-hartzaileak 10:35ean elkartuko dira kiroldegiko sarreran, eta handik abiatuko da ibilaldia, erritmo lasaian. Ibilbidea amaitzean, gainera, hamaiketako goxoa jateko aukera ere egongo da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide