Albisteak

Zestoa Osasuntsuko taldeak ibilaldia egingo du Azpeititik Zestoara datorren asteazkenean

Azaroaren 20an, “Zestoa Osasuntsu” ekimenaren baitan Azpeititik Zestoara txangoa egingo dute. 8.5 kilometroko luzera izango du ibilaldiak.
Parte hartzaileak kiroldegi aurrean elkartuko dira 8:50etan eta 9:00tako autobusa hartuko dute Azpeitira joateko; beraz, autobus txartela ekartzeko gogorarazten zaie. Ibilaldia egiteaz gain hamaiketakoa ere egingo dute ondoren.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide