Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren asteazkenean, ekainaren 12an, Zestoa Osasuntsuko lagunek ibilbide luzea egingo dute, Zumaiatik abiatuta. Goizeko 08:50tan abiatuko dira kiroldegiaren aurretik eta Zestoatik Zumaiara doan autobus publikoa hartuko dute. Bi ibilbide proposamen izango dituzte oraingoa, bata Zumaiatik Getariara oinez, eta bestea Getariatik Zarautzera kosta bidetik. 11:00etan Balenciaga museora bisita egingo dute Getarian eta beti bezala hamaiketakoa ere egongo da.