Albisteak

Zestoa Osasuntsukoek ibilbide motza egingo dute ostegunean

Zestoa Osasuntsu ekimenaren barruan, ibilbide motza antolatu da datorren urriaren 9rako. Ibilaldia 10:35ean hasiko da kiroldegi aurrean, eta ondorengo ibilbidea egingo da: Kiroldegia, Alondero, Ekainberriko parkina, Trenbideko zubia, Lau Iturri,Kiroldegia. Guztira, 2 kilometro inguruko luzera izango du.

Ibilbidea gurpildun aulkiarekin ere egin ahal izango da, guztientzako egokia izateko prestatu baitute. Amaieran, parte-hartzaileek hamaiketakoa izango dute.

Ekintza hau Zestoako Udalak eta Zestoa Zaintza Sareak sustatzen dute, herritarren artean bizi-ohitura osasuntsuak bultzatzeko asmoz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide