Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Bihar, urriaren 8an, 17:00etatik 19:00etara, Arroa Beheko Hezkuntza Foroaren ikasturte honetako lehen saioa egingo da Elkargunean. Topaketa honetan ikasturtearen antolaketa adostea izango da helburu nagusia. Prozesu hau Oinherri elkartearen bidelaguntzaarekin eramaten ari dira aurrera arroabearrak, eta talde honen asmoa da Herri Hezitzailearen filosofiaren ildotik lanean jardutea, auzoari begira eta eragile ezberdinak elkarlanean eta begirada intergenerazionalarekin.