Albisteak

Zestoa Osasuntsuren urteko lehen saioa egingo dute urtarrilaren 11n

Zestoa Osasuntsu programaren 2022ko lehen saioa egingo dute urtarrilaren 11n: “Nola erabili internet” tailerra egingo dute arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bitartean jubilatuen tabernan.

Antolatzaileek azaldu dute Internet eta sare sozialen oinarrizko ezagutzari garrantzia eman nahi diotela: “Tailerraren helburua ezer, edo ezer gutxi, dakienarentzat baliabideak eskaintzea da. Beraz, internet mundura hurbiltzeko jakin-mina izan arren nola egin ez dakienarentzat, Zestoa Osasuntsuk antolatu duen tailerra ezin hobea izango da” azaldu dute. Hitzaldiak bi zati izango dituela jakinarazi dute: lehen zatian, WhatsApp edo antzeko aplikazioei buruz arituko da Mikel Irure eta bigarren zatian, Zestoako KZguneko koordinatzailea den Berex Ortizek, KZguneko geletan eskaintzen dituzten zerbitzu eta ikastaroen berri emango du.

Urtarrilaren 13an, berriz, ibililalditxoa egingo dute, goizeko 10:00etatik 12:00ak arte. Kiroldegiko emango diote hasiera saioari eta amaitu ondoren, mokadutxoa egingo dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide