Albisteak

Zestoa-Piedrahita elkatruke kontzertua izango da larunbatean

Piedrahitako (Avila) bandak urtero elkartruke kontzertua eskaintzen du eta aurten, Zestoako bandako kide baten bitartez, gurean eskaintzea proposatu zuten. Larunbaterako jarria dute hitzordua. Guztira 80 lagun etorriko dira Piedrahitatik, horietatik 50 musikariak eta gainontzekoak lagunak. Zarautzen egongo dira asteburuan zehar, baina larunbatean kontzertua eskainiko dute Zestoako Bandarekin batera Euskal Herria plazan, arratsaldeko 19:00etan. Kontzertu erdia Zestoako bandak eskainiko du, beste erdia Piedrahitakoak eta amaieran, Amaparito Roca joko dute bi bandek elkarrekin. Guztira 80 musikari inguruk eskainiko dute kontzertua.

Aurrez, arratsaldeko 18:00ak inguruan kalejira egingo dute musikari guztiek herrian zehar elkarrekin.

Mario Vercher Grau zuzendari dutela ondorengo piezak joko ditu Piedrahitako bandak:

-Diego Pérez (Pasodoble de Concierto) – David Rivas
-Santana – Arr. Giancarlo Gazzani
-Delilah – Arr. Manuel Paino
-Nino Bravo en Concierto – Arr. M. Calero

Beste hauek Zestoakoak:

-Caserio – Jesus Guridi (mold. Mariano San Miguel)
-Quinta sinfonía-Mambo n°5 – Beethoven & Perez Prado (mold. Rafa Vizcaino)
-Highlights from “La Oreja de Van Gogh” – (mold. Octavio J. Peidró)

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide