Albisteak

Gaur Zestoa-Zumaiako AP-8ko lotunea gauez itxiko da Behobia noranzkoan, zorua berritzeko lanengatik

Apirilaren 17ko asteazken gauean zorua berritzeko lanak gauzatuko dira AP-8ko Zestoa-Zumaiako lotuneko sarrerako adarrean, Behobia noranzkoan. Hori dela eta, 21:30etik 04:30eak arte, Zestoa-Zumaiako autobidearen sarrera itxita egongo da Donostiarako noranzkoan. Irteera zabalik egongo da. Bilbo noranzko sarrera eta irteerako adarrak ere irekita egongo dira. Alternatiba gisa, AP-8ra sartzeko, Itziarko (Deba) eta Zarauzko lotuneak erabili daitezke. Lotune honen berritzea bide-zoruak berritzeko proiektuan sartuta dago. Horren arabera, AP-8 eta AP-1 autobideetako eta GI-20 errepideko 18 zati birgaituko dira datozen
24 hilabeteetan.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide