Gaur Zestoa-Zumaiako AP-8ko lotunea gauez itxiko da Behobia noranzkoan, zorua berritzeko lanengatik
Danbolin— 2024-04-17Apirilaren 17ko asteazken gauean zorua berritzeko lanak gauzatuko dira AP-8ko Zestoa-Zumaiako lotuneko sarrerako adarrean, Behobia noranzkoan. Hori dela eta, 21:30etik 04:30eak arte, Zestoa-Zumaiako autobidearen sarrera itxita egongo da Donostiarako noranzkoan. Irteera zabalik egongo da. Bilbo noranzko sarrera eta irteerako adarrak ere irekita egongo dira. Alternatiba gisa, AP-8ra sartzeko, Itziarko (Deba) eta Zarauzko lotuneak erabili daitezke. Lotune honen berritzea bide-zoruak berritzeko proiektuan sartuta dago. Horren arabera, AP-8 eta AP-1 autobideetako eta GI-20 errepideko 18 zati birgaituko dira datozen
24 hilabeteetan.