Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaur eguerdian eman zaio amaiera Zestoako 38. Herri Krosari. Goizeko 10:00etan hasi dira gaztetxoen probak, 11:00ean ekin diote helduek. Helduen kategorian, bi distantziako probak jokatu dira, bira batekoa (2.770km) eta hiru birakoa (8.630km). Distantzia motzeko irabazleak Ane Elzaurdia (Bera) eta Aitor Salbador (Donostia) izan dira. Distantzia luzean helmugara lehenengoak iritsi direnak, berriz, Alazne Irureta (Aizarnazabal) eta Jose Antonio Blanco (Ordizia).
Zestoarrei dagokienez, Alazne Irureta eta Lander Zabala izan dira azkarrenak ibilbide luzean eta Udane Cabanillas eta Amets Aranberri ibilbide laburrean.
Hemen dituzue lasterketetako argazkiak: