Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako AEK euskaltegiak jarduera berezia prestatu du ostegunerako: magia poteoa Iago Magoaren partaidetzarekin. Ekitaldia 18:30ean izango da, Koiote tabernatik abiatuta, eta ikasle guztientzat zabalik dago.
Ekimen honek gune bat eskaini nahi die euskaltegiko ikasleei, ikasgeletatik kanpo, giro atsegin eta dibertigarrian, euskararen gozatzeko. Magia protagonista dela, jarduerak bertaratuen arteko loturak indartzea eta hizkuntza modu atsegin batean ikasten jarraitzera animatzea espero da.