Albisteak

Zestoako AEK euskaltegian zabalik dago matrikulazio epea

2025/2026 ikasturtea hastear da Zestoako AEK euskaltegian ere, eta ikasle berrientzako nahiz jarraitzeko asmoa dutenentzat izen-ematea irekita dago irailaren 30era arte. Ikasturte berriari “Euskara eroso ikasi” lelopean ekingo dio euskaltegiak.

Eskaintza zabala izango dute ikasleek, oinarrizko mailatik goienera arteko ikastaroekin: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

Euskaltegiko bulegoa Zestoako Kultur Etxean dago, eta iraileko bulego-ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara goizez, eta 17:00etatik 19:00etara arratsaldez.

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere Zestoan erroldatutako ikasleek Udalaren beka jasotzeko aukera izango dute, matrikularen kostua arintzeko.

Informazio gehiago nahi dutenek Kultur Etxeko bulegora jo dezakete, zestoa@aek.eus




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide