Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

2021-2022 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu berri du Zestoako Arte Eszenikoen Eskolak. Haur, gazte eta helduentzako antzerki saioak eskainiko dituzte. Horrez gain, jantzigintza eta eszenografia landu nahi dutenek eskolan parte hartu ahal izango dute (aktore lanik egin gabe).
Ikasturtea urrian hasi eta ekainean amaituko da. Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko eromenprodukzioak@gmail.com helbidera idatzi edo 636 96 737 telefonora deitu beharko da.