Zestoako Arte Eszenikoen Eskolan izena emateko epea, zabalik
Danbolin— 2023-09-152023-2024 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du Zestoako Arte Eszenikoen Eskolak. Haur, gazte eta helduentzako antzerki saioak eskainiko dituzte. Urriaren 2an hasiko dira eskolak, eta astelehen, astearte eta asteazkenetan izango dira saioak.Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko eromenprodukzioak@gmail.com helbidera idatzi edo 658739032 telefonora deitu beharko da. Izena emateko azken eguna irailaren 25a izango da.