Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eromen Produkzioak elkarteak kudeatzen duen, Zestoako Arte Eszenikoen Eskolak, ikasturte honetan izena emateko epea ireki du. 6 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan.
Interesatuek irailaren 30era arte izango dute izena emateko. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, 658 739 032 telefonora deitu behar da edo eromenprodukzioak@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidali.