Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den astean Zestoan Bertso Eskola saioei hasiera eman zitzaien. Aurten, helduentzako bi talde daude, bata Zestoan eta bestea Arroabean. Bi astean behin elkartuko dira txandaka bi lekuetan. Zestoako eskolak ostegunetan izaten dira, 19:00etan, kultur etxean; Arroabean, berriz, ostegunetan, 19:30ean, Elkargunean.
Interesa duen edonorentzat zabalik daude saioak eta Aitor Salegik dinamizatuko ditu. Hileko kuota 10 €-koa izango da.