Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan, herriko bitxikeriei buruzko saioa eskaini zuen atzo arratsaldean Mikel Irurek jubilatuen tabernan. Auzoak, ermitak, errekak, iturburuak, hotelak, elizak edo herriko pertsonaia famatuei buruzko hainbat datu eskaini zituen Irurek. Hamar lagun inguru bildu ziren saioan.
Bihar, osteguna, hileroko txangoa egingo dute goizeko 10:30ean hasita. Liliraino oinez joango dira eta han, Sastarrain bailarako baserriei buruz arituko dira. Zestoa Osasuntsuko arduradunek ibilaldian parte hartzeko deia luzatu dute.