Zestoako eta Arroabeko korrikalariak ‘Lasterbidean’ ekimenean

Igandean ospatu zen Lasterbidean ekimena Araian (Araba). Bertan parte hartu zuten Zestoako eta Arroabeko hainbat korrikalarik, eta taldeko argazkiak bidali dizkigute postontzira.

Euskal errepresaliatu politikoen eta euren senideen eskubideen aldeko nazio elkartasun lasterketa da Lasterbidean, kirolaren espresiotik, korrikaren esparrutik zehazki, garatzen dena. Laugarren edizioa izango da Araian ospatutakoa.

IMG-20160605-WA0005

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide