Zestoako Futbol Taldea hirugarren mailara igo zen duela hogei urte

Ekainean beteko dira 20 urte Zestoako Futbol Taldea hirugarren mailara igo zenetik. Egun hori aitzakiatzat hartuta, garai hartako taldekideak bildu ditugu eta ekaineko zenbakian izango duzue beraiek esandako kontuekin osatutako erreportajea.

Hemen duzue garai hartako bideo labur bat. Bertan, Gaizka Kortadi Zestoako jokalaria ikusten da baloiarekin eta taberna zegoen izkinako giroa ere atzematen da.

Bideoa: Maite Korta