Albisteak

Zestoako GKSko kideek bat egin dute Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak abenduaren 30erako deitu duen manifestazioarekin

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak mobilizazioa deitu du hilaren 30erako Biolentzia kapitalistari aurre egin lelopean eta Zestoako GKSko kideek bat egin dute deialdiarekin. Azpeitian izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan eta, besteak beste, aurten “soldatapeko lanaren ondorioz izan diren 59 hilketak” salatuko dituzte. Horrez gain, “Euskal Herria zatitzen duen mugan bizia jokoan jarriz eraildako 7 migratzaileak eta biolentzia matxistaren ondorioz eraildako 5 emakumeak” ekarriko dituzte gogora.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide