Albisteak

Zestoako haur eta gazteen batzarra izango da ostegun arratsaldean

Ostegun arratsaldean Zestoako haur eta gazteen batzarra izango da Udaleko areto nagusian. Ekainean zehar egin ziren lehen batzarrak Zestoan, Aizarnan eta Arroabean. Batzar hauek Herri Hezitzailea proiektuaren ekimena dira, eta helburua iraileko festetako gaztetxoen eguna protagonistek beraiek antolatzea da.

Hemen duzue Herri Hezitzailea ekimenekoek ateratako deialdiaren oharra:

Zestoan martxan jarri dugun haur eta gazteen batzarrean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Batzarreko bigarren saioan, iraileko festetako umeentzako ekintzak aukeratuko ditugu. Batzarrean parte hartu ahal izango dute Zestoako 4-12 urteko haur eta gazte guztiek. Datorren ostegunean, uztailak 7, elkartuko gara plazan: 16:00-17:00: 4-7 urte bitartekoak (HH4, HH5 eta 1.zikloa). 17:00-18:00: 8 urtetik gorakoak (2. eta 3.zikloak).




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.