Albisteak

Zestoako hautetsiek maiatzaren 7ko herri galdeketa babestu dute

Larunbat eguerdian Zestoako hautetsiek eta hautetsi izandakoek agerraldia egin dute herriko plazan. Hitziturri elkarteari eta maiatzaren 7an egingo de herri galdeketari babesa adieraztea izan da agerraldiaren helburua. Josetxo Mendizabalek eta Leire Etxeberriak hitz egin dute hautetsien izenean.

“Zestoako herritarren zerbitzura gauden eta egon diren ordezkariok Euskal Herriarentzat erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu (…) Aniztasuna oinarritzat hartuz, Zestoako herritarrei Maiatzaren 7ko herri galdeketan parte hartzeko deia egiten diegu” adierazi dute agerraldia hasteko.

Horretaz gain “Euskal Herria nazioa dela eta bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea” duela aldarrikatu dute. “Demokrazia parte hartzailearen alde gaudelako, 2017ko maiatzaren 7an Zestoan egingo den herri galdeketa bultzatzen dugula adierazi nahi dugu. Gure esku dagoelako erabakitzera goaz!” aldarrikatuz amaitu dute agerraldia.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide