Albisteak

Zestoako hirigune historikoa ezagutzeko bisita gidatua eskainiko du Vicente Davilak igandean

Hirigune historikoa eta Andre Maria Jasokundearen parrokiako erretaula barrokoa ezagutzeko aukera izango da igande honetan, uztailak 18, Zestoan. Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailak bisita gidatuak antolatu ditu eskualdean eta bisita horietako bat izango da igandekoa. Vicente Davila historialari zestoarrak eskainiko du saioa.
Bisita goizeko 11:00etan hasiko da, udaletxe azpian. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 943 15 18 78 telefono zenbakira deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita. Saioa doakoa izango da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide