Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

‘Ezkutuko altxorrak’ programaren baitan, Zestoako alde zaharra hobeto ezagutzeko aukera izango da larunbatean, abuztuak 29. Hasiera batean, bisita honetan Gipuzkoako bainuetxedun herri bakarraren distira eta oraina gogoratzea zen helburua, Zestoako bainuetxea eta ur termalak protagonista izanik. Bainuetxea itxita dagoela ikusita, Vicente Davilaren gidaritzapean Zestoako hirigune historikoan eta bertako historian barrena egingo da, Erdi Aroko garaietatik hasi eta Loiolako Iñigoren garaira arte. XVI. mendeko parrokia-eliza nabarmena ere bisitatuko da. Ibilbidea 12:00etan hasiko da Zestoako udaletxe azpitik.
Ibilbidea doan izango den arren, Urola Erdiko bisitetan parte hartzeko aurrez izena ematea gomendatzen da Loiolako Turismo bulegoan (943 151 878 telefono zenbakian edota info@tierraignaciana.com posta elektronikoan).
OHARRAK
COVID-19ak sortu duen egoera dela eta programaren nondik norakoak moldatu egin dira: