Albisteak

Zestoako ikastetxeko gela batzuk bigarren agertokian

Astelehenarekin batera eskolara joan dira haur gehienak gaur goizean. Zestoako ikastetxeko gela batzuk bigarren agertokian aurkitzen dira, hau da, egoera mistoan. Talde batzuk normal funtzionatzen ari dira, LH2ko bi talde konfinatuta daude eta zenbait geletan ume bakarren batzuk falta dira, etxeko edo ingurukoen pcr emaitzak jakin zain daudelako.

Konfinatuta dauden haurren kopurua 50 ingurukoa da baina hauez gain autokonfinatutako haurrak ere badaude. Ikastetxeko zuzendaritzak jakinaraz duenaren arabera, konfinatzeko agindua jaso duten haurrei etxerako lanak bidaliko zaizkie eta jarraipena egingo zaie eskolatik, baina, ez dute gauza bera egingo autokonfinatzea erabaki duten haurrekin. Hauek derrigortuta daude eskolara joatera. Etxeko erabakiak ezin du ikasleen hezkuntza eskubidea ukatu. Eskola eremu segurua da. Normaltasun berri honetan, bizitza ahalik eta normalena egiten saiatzea gomendatzen da.

Orokorrean giroa lasaia da irakasleen artean, konfinatuta dauden geletako irakasleak ikasleen jarraipena egiten ari dira. Egoera kontrolpean dago eta lasaitasuna mantentzea eskatzen zaie familiei.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide