Zestoako ingurugiroa hobetzeko proposamenak

  • Zestoako azaleraren %40a intsignis pinudiena da. Jakina da monolaborantzan oinarritzearen erruz zein egoeratan aurkitzen diren pinudiak. Estrategia berri bat planteatu nahi dugu, kolore anitzeko basoa eta bertako zuhaitzak oinarri hartuta, kalitate oneko egurra era jasangarri batean ekoitziko lukeena, basoak biziberrituz. Udala baso jabeekin harremanetan jarri eta herriko basoen jabetza publikoa handitzearen aldekoak gara.
  • Etorkizuna burujabetza energetikoan eta berriztagarrietan oinarritu behar da. EAJk herriko argiteria publikoa pribatizatu izanak asko baldintzatu arren, Goiener kooperatibarekin hitzarmena sinatzea proposatu nahi dugu, Iberdrola bezalako enpresa multinazionalekin harreman komertzial oro bukatuaz.
  • Hondakinen kudeaketari jarraipen zehatza eginez, organikoen konpostarekin biogasa sortzeko proiektua landu nahiko genuke.
  • Mizpiretako zentral hidroelektrikoa udalak erostearen aldekoak ginen eta, erosi ez bada ere, jabe berriekin hitzarmena sinatzearen aldekoak gara.
  • Garraio publikoari dagokionez, Udal Gobernuaren axolagabekeriaren erruz, legealdi honetan Deba bailararekin genuen autobus lotura galdu egin da. Aldundiari, lotura hori berrezartzeaz gain, mugi sisteman zestoarrak bereziki kaltetuak gaudenez, aldaketa egitea eskatuko diogu.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide