Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Datorren ekainaren 1ean jokatuko du Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketako finala Jurdan Arakistainek. Liga urdinean hartu du parte zestoarrak eta Joseba Altuna bikotearekin batera, Aritz Lertxundi eta Iraitz Huegun pilotarien aurka lehiatuko da. Arratsaldeko 18:30ean izango da hitzordua, Andoainen.