Albisteak

Zestoako Interpretazio Eskolak matrikulazio epea zabaldu du

Zestoako Interpretazio Eskolan izena emateko epea zabaldu berri dute. Haur, gazte zein helduei zuzendutako saioak eskainiko dituzte. Covid-19ak sortutako egoera dela eta, talde txikiak osatuko dira, beraz, plazak mugatuak izango dira. Aurten, berrikuntza gisa, jantzigintza eta eszenografiako departamendurako bi postu izango dituztela jakinarazi dute eskolako ordezkariek. Postu horiek antzerkiko beste alderdi batzuk landu nahi dituztenek beteko dituzte, aktore lanik egin gabe.
Izen ematea hilabetez luzatuko da. Interesatuek 636 906 737  telefono zenbakira deitu edo eromenprodukzioak@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute.