Agenda

ZESTOAKO JAIAK 2016

18:00. Aranzabaleko Kontearen etorrera Bainuetxean. Festak hastera doazela eta, 40. hamarkadan bezala, Aranzabaleko Konteari ongietorria egitera gonbidatzen ditugu herritarrak. Horretarako, etxean dituzuen “trapu apainenak”, “pamelak” eta “kapelak” hartu eta etor zaitezte bainuetxera. Kondea etortzearekin batera, bainuetxeko urak eta ur ez direnak hartu eta kalejiran joango gara herriko plazara.
Guztia Badajoz-eko “Berzosax” antzerki/musika taldeak girotuta.
19:00. San Joan Egoitzako eta Gisasolako egoliarrek botako dute txupinazoa. Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
Eta poteo-elegantea “Berzosax” taldearen antzezlanak girotuta.
19:00. Meza Parrokiko Abesbatzarekin eta, jarraian, Ama Birjinari Salbea.
21:00. Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko afaria, Etxerat elkarteak antolatuta, arkupetan.
23:00. Garaiko musikarekin “guateke”-a Dj Bull-en eskutik.
00:00. XXI. Mendera itzulera, gaur egungo musika Dj Bull-en eskutik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide