Zestoako Jaiak 2017
Danbolin— 2017-08-28IRAILAK 7, OSTEGUNA
- 19:00. Zestoako Antzerki Eskolakoek botako dute txupinazoa. Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
- 19:00. Meza Parrokiko Abesbatzarekin eta, jarraian, Ama Birjinari Salbea.
- 21:00. Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen aldeko herri afaria plazan bertsolariekin, Kalera-kalera ekimenaren barruan.
- 00:00. Rodeo + Willis Drummond, Laranjadi plazan. Rodeo, zestoar taldea, musika intentsua eta iradokitzailea, bizi-bizia eta boteretsua. Willis Drummond, berriz, Baionan sortutako Rock taldea da. Estilo berezia dute, 90eko hamarkadako punk eta rock hotsak uztartzen baitituzte, eta bide horretan arrakasta izaten ari dira. Azken diskoak, “riff” oso indartsuak ditu, lelo oso sarkorrak eta letrak mamidunak, eta horrek denak egundoko indarra transmititzen du zuzeneko emanaldietan.