Albisteak

Zestoako jaietako paellan (irailak 7, larunbata) parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

Zestoako jaietako paellan (irailak 7, larunbata) parte hartzeko izen-ematea zabalik dagoela jakinarazi du Udalak.

Paella antolatzeko aurreko urtetan erabili den prozedurak aldaketa batzuk izango ditu aurten. Orain arte, lehenengo bilera bat egiten zen eta ezinbestekoa zen paellan parte hartu nahi zuten taldeak bertara joan eta apuntatzea. Lehen bilera hartan paellaren antolaketa lanez arduratuko ziren 6 talde aukeratzeko, zozketa egiten zen.
Aurten beste era batera egitea proposatzen da. Helburua lehen bilera honetan jada antolaketa lanak martxan jartzea da.

Hauek dira aurtengo irizpideak:

Izen-ematea:
• Paellan parte hartu nahi duten talde edo kuadrillek uztailaren 8tik 17ra arteko epea izango dute apuntatzeko (13:00 arte). Epe horretan apuntatzen ez den talderik ez da onartuko paellan.
• Izen ematea Zestoako Udaleko Kultura Saileko telefonoaren (688 735 652) Whatsapp bidez egingo da. Iaz “Paella 2023” Whatsapp taldean zeuden kuadrillek bertan eman dezakete izena, besteek “Zestoako Udala Kultura”-n zuzenean.
• Izena emateko honako datuak eman behar dira nahitaez:
1) Kuadrillaren izena,
2) Arduradunaren izena
3) Telefonoa (Whatsappeko zenbaki bera ez bada).

Zozketa:
Zestoako jaietako paellan (irailak 7, larunbata) parte hartzeko izen-ematea zabalik
• Uztailaren 17an 13:00etatik aurrera, izena emandakoen zerrenda argitaratuko du udalak “Paella 2024” WhatsApp taldean.
• Uztailaren 18an, eguerdiko 12:00etan, zozketa egingo da Kultur Etxean. Zozketan parte hartuko dute Zestoako Udaleko zinegotzi batek eta kultur teknikariak. Zozketa irekia izango da ikusi nahi duenarentzat.

Antolaketarako bilera zabala:
Zozketan ateratzen diren 6 kuadrillak antolaketa lanetan hasiko dira eta gainontzeko kuadrillak bilera orokor batera deituko dituzte, egokiena ikusten duten momentuan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide