Albisteak

Zestoako kaleak desinfektatzeko protokoloa martxan jarri du Udalak

Zestoako kaleak desinfektatzen hasi ziren atzo Udaleko brigadako langileak. Herritar kopuru handiena ibiltzen den kaleak egunero desinfektatzen saiatuko dira; Euskal Herria plaza Gesalaga kalea eta Guretzeaga kalea hain zuzen ere. Gune hauek goizeko 07:30ean desinfektatuko dituzte, herritarren gutxien ordu horretan ibiltzen delako.

Arroabea, Aizarna eta Iraetako kaleak eta herriguneko beste zenbait kale ere desinfektatuko dituzte baina maiztasun gutxiagorekin eta hondakinak jasotzeko ekarpen guneak ere garbituko dituzte.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide