Albisteak

Zestoako Mintzalagun programa aurkeztuko dute ostiralean

Inguruko herrietan urteak daramatzate programa honekin, eta aurten jarriko dute martxan Zestoan. Mintzalagun programako dinamizatzaile Nerea Odriozolaren arabera, programan parte hartuko duten mintzalagunak bilatzea izango da erronka hasiera honetan. Programa hauetan bi figura izaten direla azaldu digu Odriozolak; bidelariak, alde batetik, eta bidelagunak, bestetik. Bidelariak euskararen bidea egiten ari direnak izango lirateke, edo euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez daukatenak. Bidelagunak, berriz, euskaraz egiteko ohitura duten herritarrak izango lirateke. “Astean behin biltzeko konpromisoa hartzen dute parte hartzaileek, eta lekua eta ordua taldean adosten dituzte, baita ordubete horretan zer egingo duten ere”.

Egitasmoaren aurkezpena ostiral honetan izango da Gurutze Jubilatu Elkartean, arratsaldeko 19:00etan. Programaren inguruko azalpen bat eman ondoren, Barry Manley irlandar euskaldunaren bakarrizketa entzun ahal izango du bertaratzen denak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide