Albisteak

‘Zestoako mugak’ egitasmoaren azken etapa egingo dute ekainaren 26an

‘Zestoako Mugak’ egitasmoaren lehen etapa

Guztira, 22 kilometro egingo dituzte mendizaleek eta ibilaldian parte hartzeko izena eman beharko da ekainaren 24a baino lehen.

Agiro Mendi Klubak antolatutako ‘Zestoako Mugak’ egitasmoaren hirugarren eta azken etapa egingo dute ekainaren 26an. Agiroko kideek ibilaldi neurtua antolatu ohi dute ekainean baina aurten, ‘Zestoako Mugak’ egitasmoaren hirugarren etapa egingo dute ibilaldi neurtuaren ordez. Zestoatik irten eta Ibañarrieta, San Lorente, Arroabea, Arroarreka, Endoia eta Sastarraindik igaro ostean Zestoara itzuliko dira mendizaleak. Guztira, 22 kilometroko egingo dituzte. Irteera goizeko 8:00etan izango da, plazan.

Agiroko kideek azaldu dute ibilaldia ahalik eta erosoena izan dadin, ez direla herriko mugarriak zehatz jarraituko eta ondorioz, Bedua eta Narrondo auzoetatik pasako ez diren arren, Aizarnazabal, Zumaia eta Debako herrien mugarrien ondotik pasako direla..

Izen-ematea zabalik

Ibilaldian parte hartzeko aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da. Ekainaren 24a baino lehen eman beharko da izena Turismo Bulegoan. Parte hartzaileek hamar euro ordaindu beharko dituzte. Ibilaldiaren erdian hamaiketako egingo dute eta amaieran, kamiseta bat banatuko zaie. 16 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide