Albisteak

‘Zestoako mugak’ egitasmoko bigarren etapa egingo dute maiatzaren 29an

‘Zestoako mugak’ egitasmoko lehenengo etapa

Guztira, 22 kilometro egingo dituzte mendizaleek eta ibilaldian parte hartzeko aurrez izena emate ezinbestekoa izango da. 

Agiro Mendi Klubak antolatutako ‘Zestoako Mugak’ egitasmoaren bigarren etapa egingo dute maiatzaren 29an. Etumetan hasi eta Granada, Altzola, Urdaneta, Txatxarromendi, Indamendi eta Aizarnazabaletik igaro ondoren, Zestoara itzuliko dira mendizaleak. Guztira, 22 kilometro egingo dituzte. Ibilbidearen erdian geldialditxoa egingo dute eta parte hartzaileei hamaiketako txiki bat eskainiko diete klubeko kideek. Bestalde, Etumetara joateko autobusa egongo dela jakinarazi du Agirok. Irteera goizeko 8:00etan izango da, Gurutzean.

Izen-ematea

Ibilaldian parte hartzeko aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da. Maiatzaren 28a baino lehen eman beharko da izena, turismo bulegoan, bost euroren truke. 16 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte.

Honakoa izango da ibilbidea:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide