Albisteak

Zestoako mugetan zehar ibiltzeko hiru irteera egingo ditu Agirok

Zestoako mugetan zehar egiteko hiru ibilbide prestatu ditu Agiro Mendi Klubak. Datozen asteetan egingo dituztela iragarri dute. Lehenengo etapa, apirilaren 24ean izango da. Parte hartzeko hilaren 21a baino lehen izena eman beharko da, kiroldegian. Honakoa izango da ibilbidea: Zestoa-Sastarain-Agita-Soldauzoro-Nebera-Lasao-Sainu-Etumeta. Etumetara iristean, herrira itzultzeko garraioa izango dela adierazi dute antolatzaileek. Irteera goizeko 8:30ean izango da Gurutzean.

Hiru ibilbideek 17 kilometro inguruko distantziak izango dituzte. Hurrengo ibilaldia, Etumetatik hasi eta Aizarnazabalgo ‘Xiete’ tabernan amaituko da. Datak aurrerago jakinaraziko dituzte. Bestalde, irteera guztietan Covid-19aren aurkako neurri guztiak hartuko direla gogorarazi dute.

Lehenengo etapako ibilbidea:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide