Zestoako Neanderthalen ADNaren bila

AMALDA III. Zestoa. Erdi Paleolitoa: Zestoako Neanderthalak ikertzen.

Iritsi da ametsak errealitate bihurtzeko eguna.

Irailak 3, Joseba Rios eta Laura Sanchez-en zuzendaritzapean, beraien taldekideekin eta Antxietakoen laguntzarekin, 2022ko indusketekin hasten gara.

Aste honetan bideko sasiak moztu eta sokarekin esku laguntzak ipini ditugu bidean kobara iristeko.

 

Aldi berean, Antxieta taldeko espeleologo trebeak kobara igotzeko dagoen 30 metroko pareta bertikala, azken urteetan bezala, aluminiozko eskailera finkoekin ekipatu dute, arkeologo eta teknikari ezberdinak kobara iristeko.

Indusketarako dena prest!!

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide