Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ostiral honetan, 18:30ean, Zestoako Udalak odol emaileei omenaldia egingo die udaletxean. Ekitaldian, urte osoan zehar herriko odol ateratzeetan parte hartu duten herritarrak saritu eta aitortuko dira, baita ekimen hau posible egiten laguntzen duten eragileak ere.
Hauek izango dira omenduko diren herritarrak: 25 odol-emate egin dituzten Aitor Alberdi Uranga, Mikel Altuna Goenaga eta Imanol Salegui Urbieta; eta 50 odol-emate egin dituen Marcelo Azpeitia Eizagirre.
Odol Emaileen Elkarteak eskerrak eman nahi dizkiete bereziki Eizagirre eta Ogi Berri okindegiei, urte osoan ogia doan ematen dituztelako ateraketa bakoitzeko meriendatxoa prestatu ahal izateko. Gogorarazi dute odola “ezin dela fabrikatu, ezta erosi ere, eta beharrezkoa dela une oro eta nonahi”.
Argazkian, 2024. urteko omenduak.