Albisteak

Zestoako pilotaleku zaharra erabilgarri gaurtik aurrera

Auzoetako pilotalekuak txukundu ostean, Zestoako pilotaleku zaharreko ezker pareta berritu eta pintatu du Zestoako Udalak. Mikel Arregi alkateak jakinarazi duenez, lanak ez dira amaitu oraindik, baina hesiak kendu dituzte eta gaurtik aurrera, abuztuak 25, pilotalekua erabilgarri egongo da.

Abuztua denez, ezin izango dira errotulazio lanak egin eta, beraz, irailean hasiko dituzte lanak. Gainera, errotulazio lanak amaitu ostean, pilotalekura egokitutako jarleku harmailak eraiki nahi direla jakinarazi du Udalak. Horrela, eserleku kopurua eta haurren segurtasuna handituko direla adierazi du Zestoako alkateak: “Pilotalekutik, askotan, haurrak pilotaren atzetik ibilgailuak pasatzen diren ondoko kalera irten ohi dira eta sortzen den arriskua saihestu nahi da”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide