Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bi helburu dituzte martxoaren 2an Zestoako Udalean aurkeztu ziren gida eta euskarriek; batetik, Zestoak eskaintzen dituen aukera turistikoen berri ematea Zestoaz kanpoko turismo bulego eta turisten joan-etorri handieneko tokietan, bestetik berriz, behin Zestoara etorrita, egonaldia luzatu, aisi plan ezberdinak eskaini eta herriko denda eta tabernetara ere bisita bat egiteko elementuak eskaintzea.
Inguruko herri guztiek ipintzen dituzte bisitarien eskura beraien herria promozionatzeko euskarriak, Zestoak ez zeukan halakorik eta behar horri erantzuteko argitaratu ditu orain Zestoako Udalak turismo alorreko lau euskarri ezberdin:
www.zestoaturismo.net webgunea ere martxan ipiniko du Zestoako Udalak.
Bestalde, Zestoan Merkatari elkarteak, “Zestoan uste baino gehiago” merkataritza eta ostalaritza gida ere argitaratuko du, Zestoako turismo puntu nagusienetara etortzen direnei, Zestoako herri gunean badutela zer dastatu eta zer erosi ikusarazteko.
Amaitzeko, beste urrats garrantzitsu bat ere egingo da; Zestoako Turismo Informaziorako Puntua, Itourbask sarearen barruan egongo baita aurrerantzean eta horrekin, Zestoaren promozioa Euskadi osoko gainerako turismo bulego guztietan ere egitea lortuko da.
Argazkia: Karmelo Arrizabalaga
IRUZKINDU