Albisteak

Zestoako Udal liburutegia liburuak mailegatzen hasiko da gaurtik aurrera

Zestoako Udal liburutegia herritarrei zerbitzua ematen hasiko da gaurtik aurrera. Koronabirusaren krisiak sortutako egoera dela eta, erabiltzaileek ezingo dute liburutegira sartu. Liburu eta DVD eskerak telefonoz edo posta elektronikoz egin beharko dira eta liburuzainarekin adosturiko orduan liburutegiko atean jasoko dira.

Liburutegiko katalogoa lotura honetan kontsuta daiteke. Behar duenak telefonoz deitzeko aukera izango du eta liburuzainak emango dizkio gomendioak. Eskaerak liburutegiazestoa@yahoo.es helbidean edo 943 147 816 telefono zenbakian egin daitezke. Mezu elektroniko bat bidaliz gero, erabiltzaileak izen-abizenak, NAN zenbakia eta mailegatu nahi duen liburu edo DVDaren izena adierazi beharko ditu. Eskaerak telefonoz egiteko ordutegia arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da.

Segurtasun neurriak bermatzeko asmoz, liburutegiko sarreran jasoko du erabiltzaileak eskatutako liburu edo DVDea. Maileguak liburutegia itxi aurretik itzuli beharko dira, sarreran jarriko den kaxan eta liburuzainari jakinarazi beharko zaio. Itzultzen diren maileguak katalogotik kanpo egongo dira hamabost egunez eta ondoren, katalogora itzuliko dira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide