Albisteak

Zestoako Udalak aurrera egin du udal lanpostuak egonkortzen

Zestoako Udalak aho batez onartu zuen ostegunean, abenduak 19, udal plantillan aldaketak egitea lanpostuak egonkortzeko, behin-behinekotasuna murriztuz eta muga % 8an ezartzen duten Europako zuzentarauetara egokituz.

Onartutako neurrien artean, hauek nabarmentzen dira:

Plantilla organikoko lanpostu berriak:
Gizarte-langile bat dago eta bigarren bat egungo plantillara batuko da.
Arkitekto bat izango da, Aizarnazabal eta Mendaroko udalekin partekatua.

Aldi baterako lanpostuak plaza publiko bihurtzea:
Kirol-suspertzailea eta liburuzain lanpostuak lan-kontratuetatik funtzionario-plazetara igaroko dira.
Ondoren, plaza horiek lehiaketa publikoan irekiko dira.

Mikel Arregi alkateak azpimarratu zuen neurri horiei esker Udalaren lan-egonkortasuna bermatu eta barne-funtzionamendua hobetuko dela. Gainera, Zestoako Udalaren behin-behinekotasun tasek Europako araudiaren eskakizunak betetzen dituztela gogorarazi zuen.

Lan-egonkortasunari buruzko eztabaida bilkuraren bideoaren 14:58. minutuan ikus daiteke hemen: Abenduaren 19ko Ezohiko Udalbatzarraren bideoa




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide