Albisteak

Zestoako Udalak bat egin du EUDEL-ek 2016ko martxoaren 8an kaleratu duen adierazpen instituzionalarekin

Zestoako Udalak bat egin du EUDEL-ek 2016ko martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta kaleratu duen adierazpen instituzionalarekin.

Horrez gain, Zestoako Udalak izena eman du BERDINBIDEAN Gipuzkoako programan parte hartzeko. Honen helburua Gipuzkoako 10.000 biztanletik beherako herriei berdintasun politikak sustatu eta indartzen laguntzea da. Foru Aldundiak martxan jarritako programa da, Emakunde eta Eudelen laguntzarekin. Bestak beste, herrien arteko sare lana, aholkularitza teknikoa eta berdintasun politikak garatzeko baliabideak eskaintzen ditu. Jarraian irakurgai duzue adierazpen instituzionala:

Emakumeen Nazioarteko Egun honetan, 2016ko martxoaren 8an, tokiko eta eskualdeetako gobernuen ordezkariak helburu hauen inguruan elkartu dira:

Gogoratzea demokrazia ezin eraiki daitekeela emakumerik gabe, eta, horrenbestez, beharrezkoak diren neurriak hartu behar direla, maila guztietan -tokikoa, eskualdekoa, estatukoa eta Europakoa-, emakumeek eta gizonek parte-hartze berdina izan dezaten erabakiak hartzeko prozesuetan;

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna gure balioen eta europar gizarteen oinarrizko elementua   dela bermatu dezatela eskatzea estatuetako gobernuei eta Europako instituzioei; beraz, elementu horrek agenda politikoaren erdigunean egon behar du, eta politika eta lege garrantzitsu guztietan txertatu behar da;

Berdintasunaren aldeko konpromiso formal bat hartu dezatela eskatzea Europako hiri eta eskualde guztiei, CCRE-CEMRk 2006an plazaratu eta dagoeneko 1.500 hiri eta eskualdek baino gehiagok sinatu duten Tokiko Bizitzan Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna Lortzeko Europako Gutuna sinatzearen bidez;

Berdintasuna eskualde eta toki mailan sustatzeko neurri politiko konkretuak hartu ditzatela eskatzea Gutunaren sinatzaileei, CCRE-CEMRk Behatoki 1 honen bidez eskura jartzen dituen tresnak erabiliz, estatu bakoitzean tokiko eta eskualdeetako gobernuei ematen zaizkien botereen arabera; eta horren inplementaziorako beharrezkoak diren finantza eta giza baliabideak eskaini ditzatela.

Emakumeek XXI. mendean pairatzen jarraitzen   duten indarkeria salatzea: bizitza pribatuan zein publikoan emakumeen aurka zuzentzen den indarkeria forma guztiei aurre egin behar zaie eta ezabatu egin behar dira, honako forma hauek barne sartuta: emakumeen trafikoa, sexu-esplotazioa, etxeko indarkeria eta giza eskubideak urratzen dituzten gainerako ekintza guztiak;

Genero-indarkeria prebenitzeko eta horren biktimak babesteko eta laguntzeko politika eta lege bateratuak sortu ditzatela eskatzea estatuetako gobernuei eta EBko instituzioei.

Emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria prebenitzeari eta borrokatzeari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmena (lstanbulgo berretsi dezatela eskatzea gobernu nazionalei; haren aurka Hitzarmena)

Kontuan hartzea gerra eta jazarpenetik ihes eginda gure hiri eta udalerrietara iristen diren errefuxiatuen artean dauden emakume eta haurren behar espezifikoak; beharrezko harrera eta arreta ziurtatzea, eta era guztietako indarkeria eta diskriminazioa eragoztea;

Maila globalean elkarlaneean aritzeko borondatea erakutsi dezatela, Nazio Batuen Erakundearen 2030eko Agendaren S Helburuak lortzeari begira, horrek xedetzat hartzen baitu emakumeen aurkako diskriminazio forma guztiak ezabatzea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide