Albisteak
Zestoako EAJk EH Bilduri egindako proposamena
— 2016-03-08Ondorengo puntuak izango lirateke akordio batetara iritsi ahal izateko, EAJ-PNVk EH BILDUri helarazten dion proposamena:
- Aurrekontuen onarpenaren ondorioz sortuko litzatekeen Sozioekonomia batzordea (enpresa eta merkataritza, hezkuntza eta formakuntza, enplegua eta turismoa landuko lituzkeenak) Eh Bilduk zuzenduko luke Siadeco eta Iraurgi Berritzenekin elkar lanean.
- 2016rako aurrekontuetan etxebizitzen alkilerrerako laguntza gisa, 30.000€-ko partida bat sortuko litzateke eta berau praktikara eraman ahal izateko ordenantza bat landu eta onartuko litzateke.
- Bi Alderdiek adosten dute 2017ko martxoaren 1erako, hondakinen bilketarako “Arrasate Sistema” martxan jartzea, hau da, hondakinen bilketa kontenedore bitartez izatea.
Zestoa 2016ko martxoak 4.- Zestoako UBB.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
2 Iruzkin
Hau ez da negoziaketetan alkateak erabili duen proposamena. Alkateak akordio bat hitzartu zuen EH Bildu Zestoa-rekin, baina alkateordeak, Zestoa Uri Buru Batzarreko lehendakariak, akordio osoa bertan behera botatzea erabaki zuen, alkatearen gainetik jarrita. Proposamen hau alkateordeak aurkeztutakoa da, eta berak ere badaki onartezina dela. Hasiera hasieratik agertu da alkateordea akordioaren aurka, beraz garbi geratzen da proposamen honen helburua ez dela akordio bat lortzea. Alkatea al da PNVren ordezkari gorena udaletxean? Beraien artean ados ez badira jartzen, nola jarri oposizioarekin ados?
Dirudienez EAJk ez du ukatzen azken eskaintza honen aurretik, bilduk adierazi bezala, alkatearekin hitzarmen bat egon denik. Beraz, edo alkateak ez du alderdi barruan ezer esan edo azken unean EAJ barruan alarma guztiak piztu dira eta bilduk ez onartzeko moduko beste eskaintza batekin datoz, ze zestoan berriro kontenedoreak jartzea bilduk ez duela onartuko umeek ere badakite.
Kontuak kontu, alkateak bere alderdiari guztiaren berri eman ez badio, alderdiak alkatearekin ez ote luke neurririk hartu beharko? eta alderantziz, alkateak oposizioarekin hitzartutakoa alderdiak atzera bota badu, duintasun apurragatik bada ere alkateak ez ote luke kargua utzi beharko?