Albisteak

Zestoako Udalak herriko eraikin publikoak ixtea erabaki du

Zestoako Udalak atzo arratsaldean hartu zuen erabakia eta ohar hau kaleratu du:

Eusko Jaurlaritzak Covid-19 birusaren hedapena geldiarazteko EAEko eskolak ixtea erabaki du. Erabaki horren aurrean eta, osasun erakundeek eta administrazio publikoek emandako gomendioak kontuan hartuta, ondoko herrietako udalekin batera, Zestoako Udalak herriko eraikin publikoak ixtea erabaki du (kiroldegia, liburutegia, Gaztelekua, futbol zelaia eta Kultur Etxea, Arroagoiko, Arroabeko eta Aizarnako Kultur Etxeak eta Idiazpiko lokalak), udaletxea izan ezik.

Zestoako Udalak eragozpen hauek ulertzeko ahalegina eskatzen die herritarrei eta jarrai ditzatela osasun erakundeek emandako gomendioak.

  • Barbantxo Aisialdi Taldeak bere jarduna bertan behera utzi duela jakinarazi du.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide