Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Udal batzarra egin zen pasa den urriaren 30ean. Jorratu ziren gaien inguruan pisu handiena hartu zuena, 2024 urteko aurrekontuaren 3. aldaketa izan zen.
Bilkuran alkateak adierazi zuenez, Auzitegi Gorenak berretsi egin du Zestoako Udala 523.000 euroko kalte-ordaina ematera behartzen duen epaia, 1999an hartutako lan-konpromiso bat ez betetzeagatik. Mikel Arregi alkateak “ikaragarritzat” jo zuen Udalaren finantza-inpaktua, soberakinik gabe geratuko baita eta 2025eko aurrekontua doitu beharko baitu, bere kaudimenari eraginez. Gainera, aurreko legegintzaldietan kasua gaizki kudeatu izana kritikatu zuen Arregik. Oposizioarekin desadostasunak izan arren, udal batzarrean aho batez onartu zen aurrekontua aldatzea, zehapena betetzeko.
Bideoan jaso zen batzarra eta aurrekontu aldaketaz gain hurrengo gaiak ere eraman ziren mahai gainera: Maialen Etxeberria zinegotziaren kargu hartzea 01:48 minutuan, Auzotaxi bonoaren ordenantzaren aldaketa 43:40 minutuan eta Argiola E.B.K.n udal ordezkaria izendatzea 47:50 minutuan.