Albisteak
Zestoako Udalbatzarrak 2016ko aurrekontuak onartu ditu
— 2016-03-16Atzo, martxoak 15, Zestoako Udalbatzarrak 2016ko aurrekontuak onartu zituen. EAJren aldeko 6 botoekin eta EH Bilduren 5 abstentziorekin onartu ziren 2016ko aurrekontuak Zestoako Udalean egindako plenoan.
Zestoako Udalaren 2016ko aurrekontua 4.989.587.26 eurokoa izango da. Aurrekontu horretatik 1.564.386.07 euro zerbitzuen eta ondasunen erosketara bideratuko da, 1.796.153.09 pertsonal gastuetara, 496.015.89 euro transferentzia arruntetara eta 5.000 finantza pasiboen interesetara.
EAJko ordezkariek azaldu dutenez “aurten proiektu eta inbertsio garrantzitsuak aurreikusita daude eta horiek burutzen saiatuko gara”.
EH Bildukoen iritziz “Akordio bat lotu genuen eta bertan behera gelditu da. Akordioa aurrera eraman bazen aurrekontu hobeak onartuko ziren, abstenitzearen arrazoi nagusia hori izan da. Gainerakoan, aurrekontuak aurreko urtekoen oso antzekoak dira, aldaketa nagusia soldaten igoera da. Horretaz gain, Alokairu sozialetara guk 40.000 euro bideratzea proposatu genuen eta 30.000 bideratu dira. Azkenik, alkateak diru laguntzak ematerako orduan duen arintasuna, arbitrairietatea eta klientelismoa salatu nahi ditugu”.
Egin zaitez bazkide