Albisteak

Zestoako udaleko LABek ere oharra kaleratu du hainbat langile interinoen greba dela eta

Zestoako Udalean behin behinean dauden langileen talde bat greban dago uztailaren 13tik. Langile horiek argitaratutako idatziaren harira, Zestoako Udaleko LABek hainbat gauza argitu nahian ohar hau kaleratu du:

– Udalean ordezkaritza sindikala LABek du, bi ordezkarirekin.

– Langile interinoen egonkortze legea dela eta, gai honen inguruko LABen irizpideak azaltzeko bilera deialdia egin zitzaien langile interino guztiei.

– Bilera baino egun bat lehenago, ELAren izenean greba deialdia erregistratu zuten Zestoako Udalean. Hau da, Udalarekin oinarriak adosteko mahai negoziatzailea bildu aurretik, greba deialdia egon da mahai gainean.  

Ez zen langile guztiei deitutako batzarrik egin grebara joatea erabakitzeko. Greba hori egiten ari direnak langile interino batzuk dira, ez denak.

– Zestoako Udaleko LABek garbi utzi nahi du hau ez dela LABek deitutako greba, eta ez duela bat egiten honekin.

Lanpostuen egonkortze prozesu guzti hau martxan jarri den momentutik, ELA sindikatuak martxan jarri du bere interesen aldeko makinaria. Ez du balio langile kolektiboa zatikatzeak, ez eta lege berriaren inguruko zalantzak baliatuz langileak erabiltzea, hau da, ELAren interes partikularrak erronka kolektiboen gainetik jartzea.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide